“Emakumeen kirola ez dela espektakulua?”

Anboto 2019ko mar. 9a, 09:00

Martxoaren 8ko grebaren inguruan eskualdeko hainbat emakumeren iritziak jaso ditu ANBOTOk. Tartean Irene Loizate kirolariarena.

Kirolariek ere baduzue zer aldarrikatu martxoaren 8an.

Ehun neska zangoak bizkor, tropelean, inguruak lokatzez zipriztinduz. Majida, atlas menditik jaitsi berri indartsu; aldapa gora, kurba, behera, putzuen gainetik salto! Adi! Maria atzetik aurrera, Oizpekoen burugogortasuna, azken metroak eta biak parean! ... Hau ez dela espektakulua? Teleberriko kirol atala (ala mutilen futbolarena esan behar da?) halakoa balitz nik ez nuke kanalez aldatuko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!