Nire bizitzako soinu banda sortu dutela esango nuke, etapa bakoitza abesti desberdinekin betez. Ia bizi osoa Euskal Herritik kanpo bizi izan naiz, eta sekulakoa izan zen 2012an Herbereetan ikustea. Gure hizkuntza horrelako indarrez eta harrotasunez entzuteak harturiko erabakian berretsi ninduen: Herbereetan bizi arren, alabekin beti euskaraz egitea, alegia. Azken kontzertuetara joango naiz. Nire bizitzako etapa berrietan, abesti berrien falta sumatuko dut.