Garaikideak gara. Zein hizkuntzatan abestuko genuen aukeratzen ez genuen garaikoak. Gure erreferente musikal guztiak etxetik ordu bira bizi zirenekoak. Bizi genuenari abesten genuena. Baina Jaio.Musika.Hil eta inoiz inork amestu ez genuena lortzera heldu da Berri Txarrak. Izandakoari muzin egin barik, gu islatuz, lortutakoak gureak eginez. Dena aldatu da, bai, baina, zorionez, gure erreferenteek ordu bira egoten jarraitzen dute. Eskerrik asko, BTX.