Berri Txarrak

"Bizi guztirako gogoratuko dut soinua egin nien lehenbiziko eguna”

Igor Iglesias 2019ko mar. 9a, 17:30

Modu batera edo bestera, taldeagaz harremana eduki duten Durangaldeko bost lagunen lekukotza jaso du ANBOTOk Berri Txarrak-en kontzertuen harira.

Nire ustez, BTX Euskal Herriko talde erreferente bat izatetik historikoa izatera pasatuko den taldea da. Euskal kultura mundu osora zabaldu duen talde bat, estatuan top talde bat. Musika bizitzeko duten pasioa gertutik ikusteko aukera izan dut, eta bizi guztirako gogoratuko dut eurentzat soinua egin nuen lehen eguna: 2018ko maiatzaren 12a, Lleidan. Gitarra jotzen hasi eta "...astelehena da  gaur eta Gorka da nire izena" esan ostean sentitu nuen sentsazioa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!