“Berdintasunean, aniztasunean eta errespetuan hezi ditzagun haurrak"

Maria Oñate 2019ko mar. 9a, 09:00

Martxoaren 8ko grebaren inguruan eskualdeko hainbat emakumeren iritziak jaso ditu ANBOTOk. Tartean Maria Oñate gizarte langilearena.

Neskatila baten ama izan nintzenetik, ezaguna egingo zaizuen beldur hori sentitu nuen. Amatasunean sentitu daitezkeen ohiko beldurrez gain, bere segurtasunaren, sexualitatearen eta aukeren inguruko beldurrak gehitu zitzaizkidan. Neska baten ama zarenean, beldur horiek sumendi baten lez sortzen diren bitartean berdintasunaren alde lan egingo dugu. Guztionganako berdintasunean, aniztasunean eta errespetuan hezi ditzagun haurrak, behingoz errealitate bihurtu dadin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!