Zergatik egin duzu Martxoaren 8an greba?
Euskal Herriko Mugimendu feministen dosierrean zera irakurri dut “berreskuratu dezagun lapurtu diguten lekua, gelditu dezagun basakeria eta mundu berri bat eraiki!” Ez da arrazoi nahikoa Martxoaren 8an greba egiteko? Bizitza erdigunean jarri behar dugu, bizitza duina behar dugu, zapalkuntza eta biolentzia matxistarik bakoa. Gizartea eraldatzea da helburua.