“Greba eginda, gizartea aldatzen ari garela esaten dugu"

Sonia Oceja 2019ko mar. 9a, 09:30

Martxoaren 8ko grebaren inguruan eskualdeko hainbat emakumeren iritziak jaso ditu ANBOTOk. Tartean Socia Oceja kirolariarena.

Zergatik da garrantzitsua greba?
Pertsona denentzat aukera berdinak gura baditugu, argi dago emakumeen alde egin behar dugula. Egoera honen salaketa egiteko aukera bat da greba. Kirol mundua oso errealitate matxista da eta erabaki eta ardura postuetan gizonezkoak dira nagusi. Honen ondorioz, hartzen diren erabakiek ez dituzte emakumeen beharrizanak kontuan hartzen. Greba eginda, emakumeok elkarregaz, gizartea aldatzen ari garela esaten dugu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!