Julen Azkaratek Bizkaiko igeriketa errekorra apurtu du 50 metrotan

Joseba Derteano 2019ko mar. 5a, 17:44
Julen Azkarate eskuman, bere taldekideekin. (Argazkia: Tabira Igeriketa Taldea)

16 urtera arteko mailan, 2004tik indarrean zegoen marka hobetu du.

Igerian 50 metro egiten ez dago Tabira Igeriketa Taldeko Julen Azkarate baino gazte arinagorik Bizkaian. 2004an Mikel Debak jarritako marka (24.47) ehuneneko batean hobetu du: 24.33. Aurrerantzean denbora horixe hartuko dute 16 urtera arteko denek erreferentzia moduan.

Joan zen asteburuan Torreviejan (Alacant) lehiatu zen Espainiako Salbamendu eta Sorospen Txapelketan lortu zuen marka. Horrez gainera, Julen Azkarate, Adrian Fernandez, Iñigo Arroiabe eta Erenoitz Barrenetxeak osatutako taldea Espainiako azpitxapeldun geratu zen 50 metrotako errelebo proban.

Talde bereko Natalia Martinez seigarren tokian sailkatu zen 200  metroko oztopo proban.

Tabira Igeriketa Taldeko Julen Azkarate:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!