Bartolome Ertzillako 8 ikasle saritu dituzte Andoaingo piano jaialdian

Markel Onaindia 2019ko mar. 5a, 11:08

Bartolome Ertzilla Musika Eskola eta Kontserbatorioko zortzi piano ikaslek sari bana jaso zuten aurtengo Andoaingo Piano Jaialdian, otsailaren 16an eta 17an. Izen handiko jaialdia da, 700 ikasle batu baitziren. Durangarrak lehengoz aurkeztu ziren lehiaketara, udalak prentsa ohar bidez azaldu duenez.

Saridunak 11 eta 13 urte bitarteko ikasleak dira; batzuek urrea irabazi dute, zilarra eta brontzea besteek.  Oier Callejo, Eukene Cayado, Jone Berrizbeitia, Jare Fernandez, Lorea Madarieta, Ane Martinez, Lide Salaberria eta Eider Urigoitia dira saridunak. Hauek guztiak Ines Parbole eta Maria Azurmendi irakasleen ikasleak dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!