Durangoko abesti feministen lehiaketan publikoaren saria jokoan

Maialen Zuazubiskar 2019ko mar. 4a, 15:23

Zapatuan izango da kontzertua 19:00etan Andra Marin.

Durangoko Udalak antolatutako abesti feministen lehiaketaren bigarren edizioa egingo da aurten. Lehiaketan 26 lan onartu dira, eta 10 finalistek Andra Mariko elizpean izango den kontzertuan parte hartuko dute. Kontzertua 19:00etan hasiko da. Andra Mariko kontzertuko finalisten artean, Durangoko hiru talde eta bakarlari daude: Irati Bilbao & Eva Alcaide, Leire eta Brianna, eta Amaiur Azkarate. Baita, Idoia Bediaga abeslari abadiñarra. Horrez gain, Donostiako Autumn, Bilboko  Malú Bizán eta Debajo del Paraguas taldeak, Azkoitiako Silence Band, Madilgo Irantzu eta Ale bikotea eta Valladolideko Andrea Gracy izango dira.

Horrez gain, herritarrek abesti onenaren aldeko botoa eman ahalko dute gaur hasi eta kontzertuaren egunera arte; bozkak Durango Herri Akordioaren Facebookeko profilean eman beharko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!