Durangoko ikastetxeetako hondakin organikoak kudeatzeko esperientzia piloto berria jarriko du martxan Durangoko Udalak

Anboto 2019ko mar. 1a, 17:47

Esperientzia piloto honek urtebete iraungo du, eta Durangoko Udalaren aurreikuspenen arabera 100 tona hondakin bildu eta tratatuko dira.

Tokiko nekazari batek Durangoko zazpi ikastetxeetako jantokietako hondakin organikoak batu eta konpostatze aerobioaren bidez tratatuko ditu ongarri organikoa sortzeko. 2017.urtean Kurutziaga Ikastolan antzerako esperientzia bat egin zen. Birziklatutako hondakinen tasa igotzea gura du Durangoko Udalak ekimen honekin. "Zabortegietara heltzen den hondakin kopurua murrizteaz gainera, gazteek gaur egungo kontsumo modeloaren inguruan hausnar dezaten gura dugu" azaldu du Aitziber Irigoras Durangoko alkateak. 

Janari hondakinen bilketa egiteko ontzi espezifikoak erabiliko dira. Egunero jasoko dira hondakin hauek, ostean nekazariak Iurretako Santa Apolonia auzoan duen baserrira eramateko. Zerbitzuak hamabi hilabete iraungu du, eta 3.000 pertsona baino gehiagori eragingo diola uste du udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!