1.080 euro batu zituzten Herriak antolatutako txitxiburduntzi solidarioan

Markel Onaindia 2019ko ots. 26a, 16:00

Herria auzo elkarteak Aramotzen antolatutako txitxiburduntziak kutsu solidarioa eduki zuen, batutako dirua sentsibilitate zentraleko gaixoen elkarterako (SFCSQM-Euskadi-AESEC) izan baitzen. 

SFCSQM-Euskadi-AESEC elkarteak esker oneko mezua bidali du prentsara, Herriari zuzenduta. "Beste behin ere, Herria elkarteak elkartasuna erakutsi du beharra duen jendeagaz. Euregaz kontatzen genuen, baina domekan bizitakoa itzela izan zen guretzat". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!