Hiru igandetan Kultural Athletic futbol eskola bertatik bertara ezagutzeko aukera egongo da Tabira futbol zelaian. Martxoaren 3an, apirilaren 7an eta maiatzaren 12an irekiko dituzte ateak. Goizetan izango da: 10:00etatik 11:15era 2008-10 urteen artean jaiotakoentzako saioak egingo dituzte, eta, 11:15etik 12:30era 2010-14 urte artekoentzako.