Koalizioak sare sozialen bidez egin du ohartarazpena. "Galdeketa prestatzeko batzorde bat eratuko zela esan zuenean gobernu taldeak, salatu genuen epeak luzatu eta ezer ez egiteko mugimendu bat zela soilik, bazeudelako jada hau jorratzeko batzordeak. Denborak beste behin arrazoia eman digu", adierazi du mezuan.