Lehen batzarrean, legegile aditu bat kontratatzea proposatu zuen gobernu taldeak, bere iritzi eta aholkuak entzuteko. Aurretiaz ere iragarria zuen Irigorasek hori, galdeketa "bermeekin" egiteko helburuz. Oposizioaren ustez "prozesua atzeratzeko eta garestitzeko" neurri bat da, plataformak oharrean azaldu duenez. Gobernuaren ideia aurrera atera zen EAJren (2), PSE-EEren (1) eta PPren botoekin (1), EH Bilduren (2) eta Herriaren Eskubidearen (1) aurrean. Ez zen kontsultarako datarik ez galderarik zehaztu, hogei minutu iraun zuen batzarrean. Legealdia amaitu aurretik beste lau batzorde egingo dituzte, hamabostean behin batzea erabaki baitzen.
Egoeraren aurrean, berba gogorrak zain ditu Erabakik. "Hiru hilabete pasa direnean, gobernu taldeak bere azpijoko eta trikimailuen bitartez prozesua abenduan zegoen puntuan uztea lortu du", salatu du. "Traba" gehiagorik ez sortzea eskatu du. "Durangok galdketa egiteko data bat nahi du. Durangok erabaki nahi du".