40 Minutu Rock jaialdia iruditan

Anboto 2019ko ots. 23a, 15:08

Goizean goizetik jendetza batu da Durangon, Landako gunean. 40. Minutu Rock jaialdiaren bosgarren edizioan.

Aurtengo edizioa atzo hasi zen, Elkartasun Dantzaldiarekin eta 'Etxerako Giltzak' sentikariarekin. Elkartasun Dantzaldian 12 kolektibo ezberdinetako 100 lagun inguruk parte hartu zuten Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunean. Hamabi koreografia ezberdin egin zituzten, bana kolektibo bakoitzeko. Pentsiodunak, hezkuntza komunitatea, mugimendu feminista, kirol zaleak… igo ziren taula gainera.

Gauean, Etxerako Giltzak sentikaria izan zen. 40 minutuko ikuskizunean, dantza ardatz, bertsoa, musika eta ikuskizuna uztartu ziren. Gorputzaren bidez, denboraren iraganak gorputzea duen eraginak erakutsi zuen. Antolatzaileek ekimenaren "balorazio positiboa" egin dute.

Gaurko jaialdia, berriz, "ritmo onean" hasi dutela adierazi dute. Dagoeneko, ,milaka zale batu dira jada Hesian, Nøgen eta Brigade Locoren kontzertuak ikustera. Brigade Locoren kontzertuan Willy Toledo eta Agustin Otxotorena igo dira taula gainera Venezuelari elkartasuna erakusteko asmoz. Jabi, Rotten XIII ko baxularia, ere gogoan eduki dute; lan istripuz hil zen urtarrilean. 

Kontzertuak Ezetaerre, Huntza, Gorpuzkingz, Ira, Bad Sound eta beste hainbat talderen parte hartzearekin jarraituko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!