Durangon mugikortasun jasangarrirako garatutako sistemak aurkeztu ditu Irigorasek SUM Bilbao 19 biltzarrean

Markel Onaindia 2019ko ots. 22a, 18:00

Mugikortasun jasangarrirako sistemak eraikitzeko eta egonkortzeko xedez abiarazitako irtenbide "urbano eta berritzaileak" aurkeztu ditu alkateak Bilbon.

Udalerriaren aurkezpen txiki baten ondoren alkateak udalerrian martxan jarritako plan eta neurri desberdinak azaldu ditu, mugikortasun eta airearen kalitate parametroetan oinarrituz, batez ere. Nabarmentzekoak dira, besteak beste: Airearen kalitate Plana (2007-2012), Agenda 21 Plana (2007-2012/2013-2020), Aldaketa klimatikoaren kontrako Plana (2010) eta Mugikortasun Plana (2010-2025)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!