Udaberriko eta udako egonaldietarako inskripzioa hasiko du Berbaro elkarteak

Markel Onaindia 2019ko ots. 20a, 17:16

Berbarok prest ditu udaberriko egonaldietarako eta udalekuetarako ekintzak, eta otsailaren 26an hasiko du inskripzioa.

Martxoaren 5era arteko epea egongo da, eta apuntatzeko bulegora joan beharko dute interesdunek; ez dute helbide elektronikoz eta telefonoz izenik hartuko. Udaberrian olgetan eta Udan olgetan ekintzetan izena eman ahala banatuko dituzte plazak, eta kanpaldi eta ibiltarietarako zozketa egingo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!