Hurrengo saioa bihar izango da. Ohi bezala, denetariko diziplinak jorratzen dituzten aktoreek parte hartuko dute. La Wenpi, Endika (Dikothomia), Imanol Ituño, Quico Pugez, Traperuak, Nona, Gorka, eta Irati eta Sergio Jabaten arituko dira Gorka Gansok aurkeztuko duen saioan. Umorea, musika eta zirkua egongo dira, besteak beste. "La Noche Boludara etortzen diren artistak oso eskuzabalak dira. Ez datoz diruagatik, proiektuarekiko duten atxikipenagatik baizik. Badakite energia ona egoten dela eta bertako publikoa aparta dela", azaldu du koordinatzaileak. Proiektuak duen harreragaz pozik dago Paganini, jarraitzeko gogotsu. "Egitarauan tartetxo bat egiteko eskatzen didate askok, eta hori oso atsegina da bere horretan. Etorri eguen ezberdin bat ezagutzera", egin du gonbita.