Oier Ariznabarretak hogei onenen artean amaitu du bere ibilbideko lehen maratoia

Anboto 2019ko ots. 17a, 20:48

Oier Ariznabarreta -ezkerrean- Sevillan Joseba Usabiaga aktorearekin.

Milaka parte hartzaile batu dituen Sevillako maratoian izan da.

Esperientzia handiko korrikalaria da, baina maratoi batean estreinaldia izan du Oier Ariznabarreta durangarrak. Eta lan bikaina osatu du. Sevillako maratoiko 42 kilometroak 2.19.02-ko denboran osatu ditu. Kilometroko 3.17-ko batez bestekoa atera du. Erritmo horri esker 19. tokian amaitu du lasterketa. M 35 kategorian seigarren sailkatu da Durango Kirol Taldeko korrikalaria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!