Deniba Konare durangarrak Europako Judo Kopan parte hartuko du

Joseba Derteano 2019ko ots. 12a, 12:40
Deniba Konare judo borrokaldi batean.

Durango Judo Taldeko norbait hain txapelketa garrantzitsura sailkatzen den lehenengo aldia da.

Hitzordua hurrengo zapatuan izango da, Fuengirolan (Malaga). Deniba Konarerekin batera, 36 herrialdetako beste 500 judolari batuko dira. Durangar gazteak denboraldi hasiera bikainari esker —zilarrezko domina Vigon eta urrezkoa Avilesen— lortu du Europako Koparako sailkatzea. “Gure judolari  bat hain txapelketa garrantzitsurako sailkatzen den lehenengo aldia da. Deniba diziplina handiko kirolaria da eta merezi du horrelako esperientzia bat bizitzea”, adierazi du Iñaki Salas Durango Judo Taldeko entrenatzaileak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!