40 Minutu Rock jaialdirako sarrera bikoitz bi zozkatuko ditu ANBOTOk Instagrameko jarraitzaileen artean

Maialen Zuazubiskar 2019ko ots. 13a, 11:55

40 Minutu Rock jaialdira joan gura duzu? ANBOTOk bi sarrera bikoitz zozkatzen ditu Instagrameko erabiltzaileen artean.

Durangon otsailaren 23an egingo den 40 Minutu Rock jaialdirako bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu ANBOTOk Instagrameko erabiltzaileen artean. Zozketan parte hartu gura dutenek ondorengoa egin beharko dute: Instagramen ANBOTOko profila jarraitzen hasi, eta argazkiari gustuko dut eman, eta iruzkinetan etiketatu jaialdira norekin joango zinatekeen.

Zozketa otsailaren 21ean egingo da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!