Durango Kirol Taldeko beteranoek seigarren amaitu dute Espainiako txapelketa

Joseba Derteano 2019ko ots. 11a, 12:17

Emaitzarekin gustura itzuli dira Malagatik.

Durangoko Kirol Taldeko emakumeek master mailako kluben Espainiako txapelketa lehiatu dute asteburuan Antequeran (Malaga). Txapelketara sailkatzea bera lorpen handia zen, baina ez dira konformatu eta seigarren amaitu dute. Playas de Castellon taldea izan da txapelduna.

Aurora Perez madrildarra izan da DKT-ko taldekide bat eta 800 metrotan eta 60 urtetiko gorakoen mailan Espainiako errekorra apurtu du. Honako marka egin du: 2.47.36. Aurreko marka ere berea zen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!