Durango Nissan Gaursak denboraldiko lehenengo garaipena lortu du

Joseba Derteano 2019ko ots. 11a, 09:31

DRT-ko jokalariak garaipena ospatzen (Argazkia: Pedro Moreno)

Ohorezko B Mailan mantentzeko esperantza apurrei eusteko balio die.

Ligako 18. jardunaldian denboraldiko lehenengo garaipena lortu du Durango Nissan Gaursa taldeak. Asteburuan 25-19 menderatu du Quesos Entrepinares taldea Arripausuetan. Antxon Iriondok bi entsegu, eta, Eneko Aretxagak eta Iker Hercek bana lortu dituzte.

Liga amaitzeko lau jardunaldiren faltan azkenengo jarraitzen dute Ohorezko B Mailan. 16 puntura dago azken aurrekoa eta ia ezinezkoa da mailari eustea, baina azkenera arte borrokatzeko prest daudela erakutsi eta gogotik ospatu zuten garaipena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!