Udaltzaingoaren arabera lapurreta kopurua %31 jaitsi da Durangon

Maialen Zuazubiskar 2019ko ots. 7a, 15:34

Durangoko Udaltzaingoak 2018ko  balantzea egin du, eta guztira 9.094 jardun erregistratu dituztela jakinarazi dute udaleko ohar batean. Oharrean adierazi dutenez, lapurreta kopurua %31 jeitsi da 2018an, trafiko istripu kopurua %24 eta auzokideen kexa kopurua %15.

Udaltzaingoak positiboki baloratu ditu jasotako datuak eta Durangoko herritarrentzako kalitatezko zerbitzuak bermatzen jarraitzeko, urratsak ematen jarraituko dutela adierazi dute. Benjamin Arriolabengoa udaltzainburuaren esanetan, ia berrogeita hamar agente dira Durangoko Udaltzaingoa osatzen dutenak eta beraien helburua "durangar guztien segurtasuna bermatzea" da.

Aitziber Irigoras Durangoko alkateak, berriz, udaltzaingoak egiten duen lana azpimarratu du. "Agente oso profesionalak ditugu, edozein egoerari aurre egiteko guztiz kapazak direnak. Durango seguru eta atseginago bat lortzen laguntzen digute", adierazi du Irigorasek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!