Ikatzaren eraginaren inguruko zineforuma antolatu dute Greenpeace, Durangairea eta Elorrio Bizirik plataformek

Maialen Zuazubiskar 2019ko ots. 7a, 09:07

Zineforuma otsailaren 11n 19:30ean izango da, Pinondo Etxeko 3.5 aretoan.

Otsailaren 11n El lado oscuro del carbón dokumentala eskainiko dute Durangon. Jendearen testigantzak batzen dituen dokumental horren asmoa, herritarrei erregai fosil horrek eragiten dituen kalteen zerrenda bat egitea helburu duela jakitera eman dute antolatzaileek. "Ikatza erretzeak CO2aren izurketak eragiten ditu, hau aldaketa klimatikoaren eragilerik handiena bihurtuz. Gainera, asma arriskua areagotu egiten da baita, bihotzeko gaixotasunak eta minbizia ere. Urtero milaka pertsonen heriotza goiztiarra eraginez", adierazi du Greenpeaceko boluntarioa eta Durangairea elkarteko kide den Urshena Goitik.

Horrez gain, hilaren 11n elkarteak bere irudi berria aurkeztuko duela jakitera eman du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!