Txiki Parka antolatu dute martxoa, apirila eta maiatzeko asteburuetarako

Markel Onaindia 2019ko ots. 6a, 10:52

Durangoko Udalak 2 eta 5 urte arteko umeentzako estalitako Txiki Park bat instalatuko du Landako Gunean, martxoa, apirila eta maiatzeko asteburuetarako.

Zapatu eta domeketan egongo da zabalik, 17:00etatik 20:00etara. Aste Santuko egunetan, apirilaren 18an, 19an eta 22an ere zabalduko dute.

Bestalde, martxoaren 2an, 3an eta 5ean Karnabaletako Haur Parkea ezarriko dute

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!