Eskolarteko gimnasia erritmiko txapelketa egingo dute Durangon

Anboto 2019ko ots. 6a, 12:30

Benjamin eta haur-kategoriako gazteak Landako kiroldegian batuko dira, zapatuan.

Taldekako txapelketa izango da, Bizkaiko eskolartekoen B mailakoena. Egun osoko jardunaldian ariko dira, 10:00etan hasita. Benjamin eta haur-kategoriako hainbat taldek parte hartuko dute, Markina-Xemein, Santutxu eta Getxo herrietakoek, besteak beste. Sarrera doakoa izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!