Goizean zehar bildu dira lehen zaleak, bazkalostean, ostera, nabarmen hazi da sarrera bila hurbildu den lagun kopurua. Bizkaiko hainbat herritatik eta Gipuzkoatik ere hainbat lagun hurbildu dira Durangora.
Egunean zehar, hainbat anekdota gertatu ziren. Gazte norvegiar batek sarrera erreserbatzeko idatzi zuen Plateruenera. Bestalde, Berri Txarrakeko kideek goizetik ilaran zegoen jendearen bazkalosteko kafea ordaindu zuen.
Agur birak ikusmira handia sortu du Euskal Herrian zehar, eta adin guztietako zaleak etorriko dira. Batzuentzat, martxoaren 9ko eta 10eko kontzertuak hogeita bost urteko jarraipena ixteko kontzertua izango diraa, beste batzuentzat, ostera, ikusiko duten lehenbiziko kontzertua.