Ikusmira handia sortu da Durangon Berri Txarrakek martxoaren 9an eta 10ean eskainiko dituen kontzertuak direla eta. Begoña Aranburu eta bere senarra sarrerak erosteko ilaran daude 9:30etatik. Beraiek izan dira Plateruenara hurbildu diren lehenbizikoak. Txandaka ari dira itxaroten, eta 15:00etan alaba lanetik irten arte egongo dira bertan. Eugenio Triguerosek, ostera, osorik egin beharko du itxaronaldia. Hain zuzen ere, Berlinen bizi den alabarentzako erosiko ditu sarrerak. "Zale amorratua da, eta Plateruenako kontzerturako etorriko da espreski". 09:45etatik dago Plateruenan.