Martxoaren 30ean izango da Ardo Saltsanen XII. edizioa

Karolina Suarez 2019ko ots. 4a, 14:23

Ardo Saltsan 2016ko edizioa artxiboko irudian

Durango Ardo Saltsan azokak XII. edizioa garatuko du martxoaren 30ean Landako gunean. Ardo eta delicatessen azokak enologia zaleen artean eta inguruko gastronomian erreferentzia izatea du helburu.

Aurreko urteko edizioan 70 erakusmahai eta 400 produktu erakutsi zituzten. XII. azokako erakustoki eta ardo upategien izenak Ardo Saltsan blogean argitaratuko dituzte. Mila pertsonatik gora biltzen dituen azokako sarrerak modu presentzialean zein sarean eskuratu daitezke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!