Berri Txarrakek bi kontzertu eskainiko ditu Plateruenan bere agur biran

Aritz Maldonado 2019ko ots. 4a, 12:01

Ikusi Arte Tour 2019 honen baitan, Euskal Herriko hainbat aretotan kontzertuak eskainiko ditu hirukoteak. Plateruenean bi emanaldi egingo ditu Berri Txarrak taldeak, martxoaren 9an eta 10ean.

Sarrerak martitzenean, otsailak 5, jarriko dituzte salgai, 17:00etatik aurrera, eta Plateruenan bertan erosi beharko dira. Taldeak adierazi duenaren arabera, pertsona bakoitzak kontzertuko lau sarrera erosteko muga izango du. 

25 urteko ibilbidearen ostean, "etenaldi mugagabea" egiteko asmoa iragarri zuen Berri Txarrakek iaz. Taldearen azkeneko kontzertua azaroaren 23an izango da, Iruñeako Nafarroa Arenan. Azken bira, ostera, otsailaren 16an abiatuko da, Miarritzen (Lapurdi), Seaskaren 50.urteurreneko jaialdian.

Hainbat bider jo du Berri Txarrak taldeak Plateruenean, eta 'Infrasoinuak' diskoko 'Beude' abestian ere aipatzen da Durangoko kultur gunea. Gernikako Astran, Bilboko Kafe Antzokian edota Ibarrako gaztetxean egongo da Berri Txarrak, besteak beste. 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!