Hauek dira Euskal Ikasleen Orkestran aritzeko aukeratu dituzten Bartolome Ertzillako ikasleak: Naia Garcia, Kimetz Lopez de Etxezarreta, Euri Gaztelu-Urrutia eta Leire Berreteaga (EIO Txiki); Uxia Touza, Selma Youssofic, Izaro Mayans, Martin Ondaro (EIO Gazte); June Iturriaga, Luis Chinchurreta eta Irene Goiri (EIO); Izaro Erzilla (EIJO).
EIO orkestrak Nottinghameko (Ingalaterra) Albert Hall aretoan kontzertua eskainiko du apirilaren 16ean. EIO Gazteaken kontzertuak ekainaren 29an eta 30ean izango dira, eta Orkestra Txikiarenak, berriz, apirilean.
Orkestra hauetan sartzeko sarrera probetara Durangoko musika eskola eta kontserbatorioko hamazazpi ikasle aurkeztu ziren.