Bere garaian William Shakespearek bi nereberen arteko maitasun istorioaz idatzi bazuen, Borobil antzerki taldeko Iñaki Rikartek "ezinezkoa" den beste maitasun istorio bati buruz idatzi du Roman eta Julieta antzezlanerako. Jose Ramon Soroiz 'Ramon' da, bizitzaren amaieran dagoen eta fisikoki ezindua den gizona. Tanya de la Cruz, ostera, 'Julieta' da, Roman baino hogei urte gazteagoa den paperik gabeko etorkina. Romanen seme-alabek bien artean piztu den maitasun garra amatatzen saiatuko dira. Ainhoa Aierbe, Asier Sota, eta Alazne Etxeberria dira hauek interpretatzen dituzten aktoreak. Istorioa umore beltz dosi handiekin kontatuko da. Anartz Zuazua arduratu da, ostera, obra zuzentzeaz.