Ibaizabal Ikastolan Haur Hezkuntzako goi mailako zikloan ari diren ikasleak oholtza gainera igoko dira haurrei zuzendutako ordu erdiko antzezlanak aurkeztera. Lau saio izango dira guztira, bi urtetik bost urteko haurrentzat.
Lehenego saioak urtarrilaren 29an izango dira. 17:00etan, Ikusi ezin dudan laguna antzeztuko dute eta 17:30ean, Bambu oihana. Urtarrilaren 31n, berriz, Mundu batetik bestera eta Aztiekin hazten antzezlanak taularatuko dituzte.