26. amaitu duzu Elgoibarko kros prestigiotsua. Pozik emaitzagaz?
Bai. Azken hileetan asko entrenatzen nabil eta lasterketetan igartzen da. Zornotzako krosa nahiko ondo egin nuen eta horrek konfiantza eman zidan. Elgoibarko lanagaz ere oso gustura nago. Emaitza oso ona da. Korrikalari askok eta munduko onenetarikoek parte hartzen dute. Euskaldunen artean, Iban Fernandez baino ez zen sartu nire aurretik. Fernandezek hamar bider irabazi du Euskadiko txapelketa. Gainera, oso gertu izan nuen, 13 segundotara.
Gogotsu zabiltza, beraz.
Pare bat urtean erdi lesionatuta eta hankako minagaz ibili naiz. Orain ez dut bat ere minik eta motibazio itzelagaz eta gogor entrenatzen arin naiz.
Bigarren gaztaro batean zaude?
Hainbeste denbora gustura ibili ezinik egon ostean, orain motibazio berezi bategaz nabil berriro. Inoiz baino gehiago entrenatzen nabil azken hilabeteetan eta emaitzak ere inoiz lortu ditudan onenetakoak dira. Ea horrela jarraitzeko aukera dudan.