Goienkaleko sutean hiru adin txikiko artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik

Markel Onaindia 2019ko urt. 18a, 13:39

13:15an piztu da sutea, Goienkaleko 4. zenbakian. Herrizaingo sailak informatu du oheko koltxoi batean hasi dela sua. Suhiltzaileak bertan izan dira lanean eta 14:30 inguruan kontrolatu dute sua.

Etxeko bizilagunak kalera irten behar izan dira suarengandik ihes egiteko, eta euretako bat ospitalera eraman dute. Etxeko adin txikiko bi kea arnasteagatik artatu dituzte anbulantzian, eta alboko etxe batean zegoen haur txiki bat ere artatu dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!