Zornotzako ludoteka eta gazte txokoa ezagutu ditu Herriaren Eskubideak, Durangorako ereduak hartzeko

Markel Onaindia 2019ko urt. 18a, 09:23

Julian Rios eta Jorge Varela zinegotzi durangarrak Zelaieta zentrora eginiko bisitan.

Herriaren Eskubideko ordezkariak beste herri batzuetako instalazioak bisitatzen hasi dira, informazio hori jasota, gero Durangon proposamen bat egiteko.  

Ludoteka eta gazte txokoa bisitatu dituzte Zornotzako Zelaieta zentroan. “Oso beharrezkoak diren zerbitzuak eta gaur Durangon ez daudenak", ohartarazi dute prentsa oharrean. "Kultura eta aisialdi eskaintza zabala eta arrakastatsua eskaintzen dute, batez ere, haur eta gazteei zuzendua, Durangon ahaztuta dauden populazio sektoreak", esan du Herriaren Eskubideko Julian Rios zinegotziak. 

Horiez gainera, Zelaietako beste instalazioak ezagutu dituzte, David Murillo Ametx erakunde autonomoko dinamizatzailearen eskutik. Luciano Martinez zinegotziak ere azalpenak eman dizkie bertan.

Hurrengo egunetan beste herri batzuetako zerbitzuak bisitatuko dituzte durangarrek.

.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!