Martxoaren 8ko greba antolatzeko asanbladak deitu ditu Durangoko mugimendu feministak

Anboto 2019ko urt. 15a, 12:26

Urtarrilaren 20an izango da lehenbiziko bilera, 11:00-13:00 bitartean.

Bost deialdi egin ditu Durangoko mugimendu feministak, martxoaren 8ko greba feminista antolatzeko: urtarrilaren 20ean eta 30ean, otsailaren 10ean eta 20ean, eta martxoaren 3an. "Egun eta ordu desberdinak proposatu ditugu ahalik eta emakume gehienek parte hartzea gura genukeelako" adierazi dute deitzaileek.

Horrela, eguaztenetako asanbladak 18:30-20:30 bitartean izango dira. Domeketan, ostera, goizean izango dira. Andragunean izango dira batzarrak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!