2019. urtea kamiseta eta diseinu berriarekin hasi du Durango Rugby Taldeak

Joseba Derteano 2019ko urt. 11a, 13:10

Lau urte eman dituzte aurreko diseinuarekin.

Azken urteetan moduan, Nissan eta Gaursa izango dituzte babesle nagusiak eta, horregatik, euren azpiegituretan aurkeztu dituzte Macron markak egindako kamiseta berriak gaur goizean. Lau urte zeramatzaten aurreko diseinuarekin.

Zapatuan ikusi ahalko dira lehenengoz.18:00etatik aurrera gizonen talde nagusiak Uribealdearen kontra jokatuko du Arripausuetan. Durango Nissan-Gaursa taldea larri dabil aurten —Ohorezko B Mailako azkenengo postuan dago— eta lehenbailehen hasi behar du puntuak batzen mailari eutsi gura badio. Emakumeen talde nagusia ere beheko postuetan dago Euskal Ligan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!