Gaur ireki da 'Humanitates 2019' ikastaroetan izena emateko epea

Anboto 2019ko urt. 11a, 10:15

Otsailean hasiko da Durangoko Arte eta Historia Museoak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolaturiko ikastaroa. 

Bi jai jorratuko dira aurtengo programaren baitan. Alde batetik, Erdi Aroko eta Aro Modernoko eliza aztertuko dira Iñaki Bazanen eta Alberto Anguloren eskutik. Bigarren ikastaroan, XIX. mende amaieratik II. Mundu Gerrara arteko abangoardia artistikoak aztertuko dira Ana Celia Ormaetxearen eskutik.

Ikastaro guztiak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira, eta ordu eta erdiko iraupena izango dute. Ordainketa moduloka egingo da, eta 25 euro ordaindu beharko da bakoitzagatik. Ikasleek eta langabetuek 15 euro ordaindu beharko dituzte modulo bakoitzagatik. Izena emateko museo@durango.eus helbidera idatzi daiteke, edota 94 603 00 20 telefonora deitu daiteke. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!