Azken eraso sexistak salatzeko kalera irten dira Durangon

Anboto 2019ko urt. 10a, 21:18

Azken hilabetean 5 eraso sexista gertatu dira Durangon, horietako bi Gabonetako jaien bueltan. Eraso horiek salatzeko manifestazio egin dute.“Berriz ere justiziarik ez emakumeontzat”, salatu dute Durangoko Autodefentsa Feminista Asanbladako kideek. 

Bestalde emakumeak  kalean jarraituko dutela eta asanbladak ateak  zabalik dituela azaldu dute. Eguaztenetan, bi asterik behin, batzen dira Pinondo etxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!