Askatasuna gai duen Hitzez eta Ahotsez solasaldi zikloari datorren astean emango diote hasiera

Maialen Zuazubiskar 2019ko urt. 10a, 14:00

Urtarrilaren 18an hasiko da Hitzez eta Ahotsez egitasmoaren seigarren edizioa. Aurten askatasuna gai izango duen solasaldia Durangoko Arte eta Historia Museoan egingo dute.

Solasaldi zikloa Uxue Alberdi bertsolariak zabalduko du 'Askatasuna Bertsoraino' hitzaldiagaz. Alberdiren hitzaldia 19:00etan hasiko da Durangoko Arte eta Historia Museoan eta Ane Arbeo izango da aurkezlea.

Bestalde, Hitzez eta Ahotsezeko antolatzaileek herritarrei gonbita egin diete solasaldian parte hartu dezaten.

Solasaldi zikloa osatuko duten hitzaldiak:

2019ko otsailak 14. Solasaldi dialogikoa
Bizenta Mogel Bibliotekan. Ordua 19:00

2019ko martxoak 14. Solasaldi dialogikoa 
Bizenta Mogel Bibliotekan. Ordua 19:00

2019ko apirilak 12. Ipuin kontalaria  
"Berba kateatuak" Dorleta Kortazar
Bizenta Mogel Bibliotekan. Ordua 19:00

2019ko maiatzak 2. Formakuntza saioa
Beldur eszenikoari aurre egiteko teknikak
Julen Orbegozo EHUko irakaslearekin
Plateruena antzokian. Ordua 19:00

2019ko maiatzak 10. Irakurraldi girotua
14:30  Bazkaria
17:00 - 24:00 Irakurraldia

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!