Durangoko zabor bilketaren gestioan auzokideen iritzia kontuan hartzea eskatu du DAZek

Markel Onaindia 2019ko urt. 10a, 16:30

Kanpatorrostetan lurpeko edukiontziak egon dira azken urteetan, eta horien ordez ohiko kontainerrak jartzeko asmoa agertu du udalak. Iraganeko erabakiagaz kritiko azaldu da DAZ  alde zaharreko auzo elkartea, eta aurrerantzean hartuko diren erabakietan iritzia eman ahal izatea eskatu du.

Durangoko lehen lurpeko edukiontziak eszarri ziren lekua izan zen Kanpatorrosteta. DAZeko Jose Mari Arrillagaren esanetan, beste herri batzuetan arazoak zituztela zabaldu arren udalak aurrera egitea erabaki zuen. "Orain esan dute edukiontzi horien mantenua karua dela. Baina hori ez al zuten kontuan izan instalatu zituztenean?", galdetu du Arrillagak. 

Bestalde, orain lur gaineko kontainerrak ipiniko direnez, ea zenbat instalatuko diren galdetu du auzokideen elkarteak, lurpekoen edukiera ahalmena lortzeko. Urtarrilaren 4ko argazki bat bidali du, ikusteko orduan zeudenekin ez zela nahikoa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!