Zine ondoko eraikinak botatzen hasi dira Durangon, etxe berriak egiteko

Markel Onaindia 2019ko urt. 9a, 16:07

Azoka kaleko eraikin bat bota dute dagoeneko beharginek, eta bihar eta etzi Uribarri kalea itxi egingo dute egunez, zine ondoan dagoena eraisteko. Etxeak egingo dituen enpresak eraikinen atzealdea berrurbanizatuko du, Arandoño kalean dagoen eremua.

Durango erdiguneko leku garrantzitsu batek itxura berria edukiko du 2020an. Izan ere, udalak informatu du ordurako espero dutela etxeak eta ingurunearen berrurbanizazioa amaituta egotea. Enpresak 420.000 euro ipiniko ditu Arandoño kalea berrizteko; espaloiak zabaldu, zerbitzuak berritu eta irisgarritasuna bermatuko da, udalaren arabera.

Bihar eta etzi Uribarri kalea itxita egongo da 08:00etatik aurrera, lanak amaitu bitartean. Autoek, kontrako norazkoan irten beharko dute Andra Maritik. Gauez kalea berriz zabalduko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!