Ia 8.000 lagunek Durangoko izotz pista bisitatu dute aurten

Maialen Zuazubiskar 2019ko urt. 9a, 09:20

Inoiz baino bisitari gehiago eduki ditu aurten Landako Gunean egokitutako instalazioak, Durangoko Udalak prentsari bidalitako balorazioan dioenez.

Gabon bueltan zabalik egon den 14 egunetan zehar izotz pistak 7.917 pertsona jaso ditu, iaz baino lau bisitari gehiago. Eguneko bataz-besteko asistentzia 565,5 pertsonakoa izan da eta egunik jendetsuena urtarrilaren 4a izan zen 703 patinatzailerekin. 4.293 sarrera umeenak izan dira, 2.485 nagusienak, 148 elkarteetakoak eta 987 ikastaroetakoak. 

Urtarrilaren 6an arazo tekniko bat sortu eta tarte batez itxi egin behar izan zuten pista, eta udalak dio hori izan dela inzidentzia bakarra.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!