'Black is Beltza', urtarrileko eguenetarako proposamen gastronomiko eta kulturala

Aitziber Basauri 2019ko urt. 8a, 16:30

Jan and Jai  ekimenaren barruan, musika eta gastronomia uztartzen dituzte hilero Durangoko Txoria Nuen Maite tabernan. Urtarrilean, 'Black is Beltza' izango da gaia, Fermin Muguruzaren filmean oinarrituta. 

Gaiagaz lotutako plater bereziak eskaintzen dituzte afaltzeko, eta gainera, musika jartzaileak ere egoten dira giroa berotzen. Joan zen eguenean hasi zuten zikloa, eta eguen honetan izango da bigarren saioa, Selektah papaya eta Selektah barraskiler musika jartzaileekin. Urtarrilaren 17an, Gunflow&Itsua arituko dira, eta 24an dj Stragos. Urtarrilaren 31koa dj MiniAnn-en txanda izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!