Adinekoen estereotipoei buruz hausnartzeko jardunaldiak egingo dira gaur Durangon

Anboto 2019ko urt. 8a, 08:51

18:00etan hasiko da saioa, Durangoko adinekoen udal egoitzan. 

Komunikabideek adinekoei buruz zabaltzen duten iruditeriari buruzko hausnarketa kritikoa bultzatzea da Gidadiberrik antolaturiko jardunaldien helburua. "Komunikabideek adinekoei buruz hedatzen duten gizarte iruditeria aldaraztea gura dugu, adinekoen benetako aniztasuna erakusteko" azaldu dute antolatzaileek. 

Hiru jardunaldi ospatuko dira guztira, eta gaurkoa bigarrena izango da. Bertan, Maria Silvestre Deustuko Unibertsitateko irakaslearen hitzaldia egongo da; soziologa eta zientzia politikoetan doktorea ere bada Silvestre, eta adinekoen gizarte iruditeria zein den azalduko du. Silvestrez gainera, Amaya Villanueva erretiroa hartutako medikuak ere parte hartuko du hitzaldian; Bizkaiko Adineko Kontseiluko kidea da Villanueva.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!