Sinadurak batzen hasi dira Durangon "garbiketa zerbitzu hobea" eskatzeko

Anboto 2019ko urt. 3a, 10:25

Herritar talde batek change.org gunean sinadura bilketa hasi du.

Dinamikaren bultzatzaileek adierazi dutenez, ”inoiz baino” zabor eta txakur kaka ”gehiago” dago Durangon.  Beraz, arazoa  konpontzeko ondorengo proposamenak luzatu dituzte:1. Zabor bilketaren eta garbiketa zerbitzuen maiztasuna handitzea. 2. Kontaktu zerbitzu bat antolatu zonalde zikinen berri heman ahal izateko.3. Herria garbi mantentzearen garrantziari buruzko kanpañak antolatzea. 4. Udaltzaingoaren presentzia handitu eta herria zikintzen dutenentzat isunak gogortzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!