Ima Garrastatxu izango da EH Bilduren alkategaia Durangon

Anboto 2018ko abe. 31a, 16:02

216 botogaz (%64,28) Garrastatxu izango da Durangoko EH Bilduren zerrendaburua datozen udal hauteskundeetan. 

Prentsa ohar bidez primaria prozesuaren emaitzak publiko egin ditu koalizioak. Ion Andoni del Amo eta Ima Garrastatxu ziren bi hautagaiak. Atzo izan zen botoa ematea azken eguna, eta Garrastatxu izan da boto gehien jaso dituena. 

EMAITZAK

Durangoko errolda: 409 (%100)

Botoa eman dute: 336 pertsona (%82,15)

 - Ima Garratatxu Urbaneja: 216 boto (%64,28)

 - Ion Andoni Del Amo Castro: 118 boto (%35,11)

 - Zuri: 2 (%0,59)

 

"Bihotzez eskertu nahi ditugu asteburu honetako primaria prozesuan parte hartu duten pertsona guztiak. Ehunka pertsona izan dira asmo berarekin bozkatu dutenak: EH Bilduren proiektua izatea Durangora aldaketa ekarriko duena", azaldu du koalizioak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!